Antzerkhizkuntza proiektua

PRAKTIKA ONAK

Zer da A. proiektua?

Gure eskoletan eta baita curriculumaren barruan ere antzerkiaren hizkuntza zabaldu nahi duen ekintza berritzaile didaktikoa da. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle askok hainbat zailtasun dituzte euskaraz egunerokoan lasai hitz egiteko. Antzerkiak eremu horiek hautsi egiten ditu, eta mintzapraktikan oinarritzen da. Euskara tresna dugunez, ikasleek ez dute egokitasunean, euskara formalean pentsatzen antzezterakoan, egin behar dutenagatik nahiko hunkituta daudelako. Antzerkia egiteak eta euskaraz egiteak badute antzekotasunik gure eskoletako hainbat ikaslerentzat: biak zail egiten zaizkie, eta ez dute ez bata ez bestea praktikatzeko erraztasunik, ezta ohiturarik ere. Beraz, egitean lotsatu egiten dira

Nori zuzenduta dago proiektua?

Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetako ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei. Adin bakoitzak bere zehaztasun ebolutiboak dituenez, programazioa taldearen adin eta ezaugarriei egokituko zaie;

Eta taldea garatzeko?

Irakasleok berehala antzematen dugu taldearen izaera orokorra: tal-dea berritsua, langilea, zatitua, batua edo motibatua den. Antzerkhizkuntzan, taldea egunero lantzen dugu, taldea ezinbestekoa baita antzerkian. Antzerkia egiteko, guztiok egon behar dugu adi, eta taldean koordinatuta lan egin behar dugu. Ez dago antzerki dezente bat prestatzerik, elkarrekin eta elkarri lagunduz ez bada.

Zergatik curriculumaren barruan?

Antzerkhizkuntza ikaslearen eguneroko ikasgaien artean ikusten dugu, eta frogatu dugu hezkuntza formaletik abiatuta lortzen diren helburuak eta jarrerak ezin hobeak direla, ikasketa horiek borondatezkoak ez direnez, bakoitzak bere etekinak ateratzen dituela ko: lotsatiek aurre egin behar diete beren beldurrei, eta bulkadak kon-trolatzeko zailtasunak dituztenek taldera moldatu behar dute.

JAR ZAITEZ HARREMANETAN ANTZERKHIZKUNTZAREKIN

Atsegin handiz erantzungo dizugu!