Muskizko Eskola guztiek hartu dute parte: Errota zaharra Ikastola, San Juan eskola. Kantarrana LHI, Institutua eta Somorrostro ikastetxeko DBHko ikasleek.

EUSKARA ZERBITZUAK BULTZATU DUEN EKIN BERRITZAILEA.

Giza baliabideak landu ditugu, ikasleen arteko begirunea, etorkinen papera.

Sinopsia:

Errespetu faltaren herrira, Etorkin batzuk heldu berri dira. Etorkin hauek super botereak dituzte (bakoitzak berea) eta beharrezkoak izango  dituzte, hainbat gatazka sortuko bait dira . (aurkezpen honetan garrantzia izango du Giza baliabideak ondo azaltzea eta gabeziak ondo definitzea, hau da pertsonaiak ondo egituratzea)

Etorkinen helburua, edukazio faltatarren gabeziak agerrarazi eta gatazkak egoki kudeatzea izango da. Hainbat gatazka aurkeztu eta garatuko dira.

Bukaera posibleak: edozein baina argi geratu behar da erru falta, hau da, errespetu falta, gabezien ondorioa direla eta giza baliabideak, konpontzeko formula.

Gela bakoitzak antzerki ezberdin  eta original bat eraiki eta antzeztu du, baloreak antzeztuz, euskaraz disfrutatuz, protagonismoaz jabetuz.