Metodologia
Antzerkhizkuntza Normalkuntzan 2017
2018. urtean, Eibarren, euskaraz eta kito!!! antolatutako Euskararen transmisioari buruzko VIII. jardunaldian emandako hitzaldiaren lehenengo zatia. Antzerkhizkuntza programaren zehaztasunak azaltzen dira, haztapenak eta ideia orokora.
Antzerkhizkuntza berrikuntza metodologikoa elkarkidetzan
2018. urtean, Eibarren, euskaraz eta kito!!! antolatutako Euskararen transmisioari buruzko VIII. jardunaldian emandako hitzaldiaren bigarren zatia.
Antzerkhizkuntza programaren metodologia azaltzen da.
LEHENENGO HIRUHILABETEA
Lehenengo hiruhilekoan, ikasleek ANTZERKI ariketa motibagarriak egingo dituzte, oso ondo pasatuko dute eta oso interesgarria izango da, beraien buruari buruz eta taldeari buruz hainbat sekretu ikasiko dituzte eta.
Euskara gaitasunaren araberako harremanak landuko ditugu; begirunez ikaskideen mugak eta gabeziak onartuz eta gizartean hizkuntza hegemonikoa gaztelera izanik, euskaraz mintzatzen lagunduz.
Partaideekiko jarrerak eta joerak landuko ditugu norbanakoaren berezitasunak onartuz: etxeko hizkuntza, etorri berriak, etab.
Harremanak euskaraz jorratzeko aukera zabalduko diegu: Antzerki ariketak euskaraz eginez eta norbanakoaren mugak gainditzen saiatuz ( lotsak euskara maila…)
Umeen eremu naturala eskola izanik, hizkuntza-ohiturak bertan eraikitzen dituzte eta handik kalera bideratu. Beraz, Euskaraz egindako jarduera atsegina eskainiko diegu kaleko harremanak ere euskaraz izan daitezen.
Balore baikor asko ere euskaraz garatuko ditugu; adibidez, begirunea, talde dinamika baikorrak, genero berdintasuna, euskarak mila kolore dituela, etab.
Antzerki teknikak ikasiko ditugu, haien interesa, arreta eta motibazioa sustatzeko.
Sozializazioa esperientzian oinarritzen da. Antzerkiaren bidez, bizipen hauetara gerturatzea izango dute, emozioak eta sentimenduak antzeztuz. AntzerkthizkuntzA,n metodologia hortretatik abiatuko gara.
Giza baliabideak helaraziko dizkiegu. Haien arteko harremana politagoa izateko, Euskaraz. Euskara balore baikorrekin lotu dezaten,
Egunero ariketa dibertigarriak eta mamitsuak proposatuko dizkiegu Ariketa bakoitzean 4 helburu izango ditugu:
BIGARREN HIRUHILEKOA
Eskola ordutegiaren barruan, tutoreekin batera, teoriatik praktikara doan bidea egingo dugu. Antzezlanaren sorkuntzarekin batera, ikasleek jasotako eredu berriak hedatu eta elkarbanatuko dituzte euren inguru naturalean, hau da, eskolatik kanpo ere eragin zuzena izango dute.

Testu hau sortzerakoan, hainbat aldagai izango ditugu kontuan:
Alde batetik, egin behar duten talde-lana:
Erabakiak hartu, parte hartu, taldean txandaka hitz egiten ikasi, gainerakoen erabakiak eta iritziak errespetatu eta aniztasuna ulertu… hau guztia euskaraz egingo dute, nork bere mailan.

Bestetik, antzezlanaren gaiaren aukeraketa:
Aurreko hiruhilekoan landutakoaren proiekzioa izango da, ikasleen interesen araberakoa, alegia (haien arteko gatazkak, jazarpenak, botere harremak, generoa…)
Gidoiaren eta eszenifikazioaren garapena, taldearen isla izango da (kalitatean, luzeran , publikoarekiko jarreran).
Baloreak landuo ditugu,honetarako baloreen ikerketa, hausnarketa eta haien parte hartzea izango da ezinbestekoa.

HIRUGARREN HIRUHILABETEA
Entseguak egingo dira eta taldearen autonomia landuko da. Horretarako aurreko bi hiruhilekoetan ikusitako guztia, berriro ere parktikara eramango dugu.Ikasleen trebetasunez baliatuko gara (Musika jo, dantza egin,…)
Taldeek klaseko entseguez aparte, haienkabuz ere entseguak egingodituzte, euskara, gelatik aterata.
Bideoak
