METODOLOGIA

LEHEN HIRUHILEKOA
Lehenengo hiruhilekoan, ikasleek ANTZERKI ariketa motibagarriak egingo dituzte, oso ondo pasatuko dute eta oso interesgarria izango da, beraien buruari buruz eta taldeari buruz hainbat sekretu ikasiko dituzte eta.
Euskara gaitasunaren araberako harremanak landuko ditugu; begirunez ikaskideen mugak eta gabeziak onartuz eta gizartean hizkuntza hegemonikoa gaztelera izanik, euskaraz mintzatzen lagunduz.
artaideekiko jarrerak eta joerak landuko ditugu norbanakoaren berezitasunak onartuz: etxeko hizkuntza, etorri berriak, etab.
arremanak euskaraz jorratzeko aukera zabalduko diegu: Antzerki ariketak euskaraz eginez eta norbanakoaren mugak gainditzen saiatuz ( lotsak, euskara maila…).
Euskaraz egindako jarduera atsegina eskainiko diegu kaleko harremanak ere euskaraz izan daitezen. Saio bakoitzean 4 helburu nagusi izango ditugu:
Ahozkotasuna
Akatsei garrantzirik eman gabe, ikasleek huts egiteko beldurra galtzen dute.
Gaitasun Artistikoa, Antzerkia
Teknika horiek antzerki profesionaletik hartuta daude, eta asko motibatuko dituzte ikasleak.
Abilezia sozialak
Oinarrizko edukazio arauetatik abiatuta, abilezia sozialetan izango dute garapena, harreman tresnak zorroztuz.
Berdintasunean jolasten
Neska zein mutil, guztiok pertsonak; urduriak lasaiak, geldi ezinak, bareak, berritsuak eta isilak, guztiok dira taldearen parte eta partaide

BIGARREN HIRUHILEKOA
Talde lan praktikoa egingo dugu: adostasunetara heldu, elkarrekin sortu eta antzezlana eraiki. Antzezlanaren sorrerarekin batera, ikasleek lehen hiruhilekoan jaso dituzten eredu berriak zabaldu eta partekatu ahal izango dituzte, eta horiek ere zuzeneko eragina izango dute eskolatik kanpo.
Testu hau sortzean, hainbat aldagai hartuko ditugu kontuan:

TALDE-LANA
Erabakiak hartzea, parte hartzea, taldean hitz egiten ikastea, gainerakoen erabakiak eta iritziak errespetatzea eta aniztasuna ulertzea.

Antzerkiaren gaia autatzea
Aurreko hiruhilekoan landutakoaren hondarra, antzerkian islatuko da.
Taldearen gabezi eta aukerak azalduko ditugu, balioekin lan egingo dugu, eta, horretarako, ikertzea, hausnartzea, parte hartzea eta talde-lanean ibiltzen ikastea izango da ardatza.

HIRUGARREN HIRUHILEKOA
Entseguak egingo dira eta talde-autonomia landuko da. Horretarako, aurreko bi hiruhilekoetan ikasitako guztia praktikara eramango dugu, ikasleen trebetasun naturalak erabiliko ditugu (instrumentuak jotzea, dantza egitea, etab.).
Ikasgelako entseguez gain, taldeek bakarrik ere entseatuko dute.
Ikasgelako entseguez gain, taldeek bakarrik ere entseatzeko aukera izango dute.